Bihar, urtarrilak 5, egingo da Errege bezperako ohiko bertso saioa Oñati. Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Urko Arregi, Alaia Martin eta Andoni Egaña izango dira bertsolariak eta Oñatiko Txinparta bertso eskola arituko da antolakuntza lanetan eta gaiak jartzen.
Zubiko kiroldegiko frontoian izango da saioa, 22:30ean. Sarrerak ohiko tokietan daude salgai, hamar eurotan: Txokolateixan, plazako leihatila digitalean eta udal webgunean.