Oñatiko Jabetza Eskolaren barruan, jendaurrean nola hitz egiteko saioa eskainiko du urtarrilaren 13an hasita Idoia Eizmendik. Ikastaro honen bitartez hitz egiteko trebetasuna eta ziurtasuna garatuko dute. Beldurrak identifikatu eta aztertuko dituzte, eta beldur horiei aurre egiteko tresnak praktikan jarriko, betiere generoak komunikazioan duen eragina kontuan hartuz. Horrez gain, diskurtsoaren osaeran ere jarriko dugu arreta.
Ikastaroa eta urtarrilaren 13tik otsailaren 17ra izango da, ostegunetan, arratsaldeko 18:00-20:30, Euskaldun berria gelan. Prezioa da hamar euro. Aurrez eman behar da izena.
Beste bi ikastaro ere bai segidan
Horrez gain, sexualitatearen inguruko ikastaro bat egingo da urtarrilean. Hilaren 21ean (17:30etik 20:00etara) eta 22an (10:00etatik 13:30era) izango da. Prezioa da bost euro.
Otsailaren 5ean eta 6an, berriz, emakume migratuendako tailer psikologikoa, Munay, egingo da. Doan izango da eta emakume migratuei zuzendutakoa. Dinamika parte-hartzailearen bidez, migrazio prozesuei, indarkeria esperientziei eta arrazakeriari lotutako ondoezak eta deserrotzeak landuko dituzte.