Udana mendatea itxita dago oraindik zirkulaziorako, abendu hasieran egindako euriteek sortutako pitzadurengatik. Eta horrek eragin zuzena dauka Arrasate-Oñati-Zumarraga autobus linean. Beste aldaketa bat egin diote linea horri, Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak jakinarazi duenez, eta Arrasatera doazen Zumarragako autobusek postetxean geldituko dira bakarrik. Erabiltzaile horiek Oñatiko linea jarraitza gura badute, Herribusa hartu ahal izango dute postetxean bertan, doan. Bestela, gidariari esan beharko diote Zumarragan edo Legazpin DG04 lineako autobusera sartzean, jatorria Arrasaten duen DG04 lineako autobusera postetxeko geltokian sartzeko doako txartela eman deiezaien.
Olakuatik Arrasatera joan behar duten bidaiariek DG04 linea erabili ahal izango dute Zumarragarako bidean, eta DG05 edo DG11 lineetara aldatu ahal izango dute Elorregin.
Aldaketa hau errepidea zabaldu arte izango da.