5.500 egutegi atera ditu Oñatiko Udalak

Oihana Elorza Gorostiza 2022ko urt. 4a, 09:38
Oñatiko Udaleko egutegia.

Etxez etxe banatu dituzte eta ikastetxeetara, komertzioeetara eta udal zerbitzuetara ere eraman dituzte. Ilunpetan taldeak San Migeletarako egin zuen 'Oñati begi bistan' kale-erakusketako argazkiak datoz egutegian. 

Ikastetxe, komertzio eta udal zerbitzuetara ez ezik, etxeetan ere banatu dituzte Oñatiko Udaleko egutegiak; 5.500 aleko tirada atera.

Ilunpetan argazkilari taldeak San Migeletarako osatu zuen Oñati begi bistan erakusketako argazkiak datoz. 'Oñati eta kirola' zen gaia eta kirol mota ezberdinak ageri dira herriko toki ezberdinetan. Argazkiak Txinparta bertso eskolakoek egindako bertsoez lagunduta aurkeztu zituzten plazan eta horrela jaso dira 2022ko egutegian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak