Oñatiko parrokia zen antolatzekoa Errege Magoen harrera urtarrilaren 5ean, baina bertan behera gelditu dela jakinarazi dute, egoera zein den ikusita ez zaielako egokia iruditzen horrenbeste ume elkartzea. Aurten, beraz, ez da Errege Magoen ez desfilerik ez harrerarik egingo. Datorren urtekoa antolatzeko konpromisoa hartu du, dena dela, parrokiak.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.