2022/01/25 17:00 - 22:00

Deia

Baserri inguruko plastiko bilketa

Baserri inguruko plastiko bilketa
Oñatiko auzoak, Oñati

Batuko den plastiko mota da:

  • Siloa estaltzeko erabiltzen den plastikoa.
  • Belar boletan erabiltzen den plastikoa.
  • Negutegietan eta ortuan lurra estaltzeko erabiltzen den plastikoa.
  • Negutegiak estaltzeko plastikoa.

Arratsaldez utzi behar da plastikoa, finkatutako lekuetan, beste nonbait nahi bada aurretik deitu behar da adosteko. Bilketa lekuren bat aldatu gura izanez gero deitu egin behar da: 943 76 2 547 telefonora.

Oñatin plastikoa batzeko puntuak dira:

  • Zanartu, Zuazola inguruan.
  • Murgialdai, Asentsio ermitan.
  • Olabarrieta, autobus geltokian.
  • Musika Eskola gainekaldean.

Oharra: Sokak eta sareak plastikotik bereiztu behar dira, zaku batean ondo biluta atera beharko dira. Plastikoa txukun ez badago, puntu horretan ez da bilketa egingo.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak