Ganbara Kantu Eskola haur nagusienak, Maxk panpina eta Amaia Diaz de Monasterioguren nutrizionista izan ziren, atzo, taula gainean. Ezkutukoagokoa den lanean, berriz, Aitor Biain Bidarte zuzendaria eta guraso eta lagun talde mordoa atrezzoko lanak zein bestelakoak egiten.
Ikasgelan gosetu egin dira ikasleak eta Maxk-ek egiten duen bezalaxe arreta galtzen dute horrelakoetan. Baina gosea da edo beste zerbait? Ura eskaini dio nutrizionistak Maxk-i eta berehala sentitu da hobeto.
Halako mila pasarte ditu Maxk gose da! ikuskizunak eta hizpide ditu janari lasterra, pizzak, hanburgesak, prozesatutako janaria... Gantz, gatz eta azukre larregiko produktuak dira, eta gehiegizko kontsumoa eginez gero osasunean ondorioak egon daitezke.
Antzerkia eta musika tartekatuz askotariko mezua zabaldu zituzten gaztetxoenen artean, atzo, Oñatin. Kantua Kalean ekimenaren baitan sartzekoa zen, baina egoerak bultzatuta antzokirako egokitu behar izan dute azkenean.
Bideoan duzue ikusgai Janari azkarraren tangoa abestia, Aitor Garitanoren parte hartzearekin.