'Maxk gose da!' familia ikuskizuna egingo du gaur Ganbara Txiki abesbatzak

Oihana Elorza Gorostiza 2021ko abe. 27a, 11:02
Amaia Diaz de Monasterioguren, Maxk eta Aitor Biain.

Musikaz osaturiko ipuin musikatu bat da 'Maxk gose da!' ikuskizuna eta izenburuak berak dioen bezala, janaria, janariarekin ditugun ohiturak jasotzen ditu. Amaia Diaz de Monasteriogurenekin batera prestatu dute Ganbara Txiki abesbatzak.

Ganbara Kantu Eskolako haur nagusienak izango dira ikuskizun musikatu honen protagonist: guztira 25 haurrek eta lau helduk hartuko dute parte antzerkian, eta hamar pertsona produkzio lanean. Guztira 40 pertsonako lan taldea. Amaia Diaz de Monasterioguren nutrizionistaren kolaborazioa izan dute lan honetan. Aitor Biain Bidartek zuzenduko du.

Hasiera batean egun guztiko ekitaldia izatea zen asmoa, herriko kaleetan barrena egitea, bi urtean behin Ganbarak antolatzen duen Kantua Kalean ekimenaren gaia izango baitzen. Baina ikuskizunari buelta eman eta antzokirako prestatu dute eskolako haurrak. Horrela, Santa Ana antzokian izango da ikuskizuna gaur, abenduak 27, 18:30ean. Sarrerak salgai daude, bost eurotan, ohiko tokietan.

Datozen ekitaldiak

2022eko lehen sei-hilabetean ekintza hauek izango ditu esku artean Ganbara Kantu Eskolak:

  • Hiru hilabeteko kontzertua: Xomorroak
  • Makilakixki musikalaren estreinaldia Ganbara txikitxoren eskutik
  • Kantua kalean: haur abesbatza topaketa
  • Emakumeak idatzia bazkide kontzertua

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak