Aimar Madina oñatiarra, Euskadiko txapelduna ziklo-krosean

Oihana Elorza Gorostiza 2021ko abe. 26a, 12:48

Aloña Mendi - Ulma taldeko Aimar Madina txirrindulari oñatiarra gaurko podiumean.

Aiaran egindako lasterketa irabazi eta ziklo-kroseko Euskadiko txapeldun bihurtu da Aimar Madina oñatiarra gaur, gazte mailan. Uztailean, titulu berdina lortu zuen errepidea Aloña Mendi-Ulma taldeko txirrindulari honek. 

Aurten errepideko eta ziklo-kroseko Euskadiko txapeldun izatea lortu du Aimar Madina oñatiarrak, Aloña Mendi Ulma taldeko txirrindulariak. Uztailean lortu zuen errepideko titulua eta gaur, domeka, ziklo-krosekoa; biak gazte mailakoak.

Errepideko denboraldia amaitu zenean ziklo-krosekoan hasi zen lehiatzen oñatiarra eta emaitza onak lortu ditu hor ere. Lehen postuetan helmugaratu da lasterketa baten baino gehiagotan. Gaur Aiaran izandakoan ere bera izan da azkarrena.

Urtarrilaren 2an, Ormaiztegin, bukatuko da aurtengo ziklo-kros denboraldia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak