Plazan ez ezik, Oñatiko auzoetan ere izan dira Olentzero eta Mari Domingi

Oihana Elorza Gorostiza 2021ko abe. 24a, 15:46

Olentzero eta Mari Domingi eguerdian izan dira Oñatin.

Eguerdian iritsi dira Olentzero eta Mari Domingi Oñatiko plazara. Jose de Azpiazu musika eskolako ikasleek egin diete ongietorria Gabonetako piezak jota. Udaletxetik herritarrak agurtu ondoren, herriko auzoetan barrena ibili dira arrazoi ezberdinak tarteko plazara joan ezin izan duten umeak agurtzen.

Hasierako asmoa Olentzero eta Mari Domingi kalez kale kalejiran ibiltzea zen. Baina momentuko osasun egoera zein den ikusita, plana aldatu eta zuzenean iritsi behar ziren udaletxeko balkoira eta handik zuzendu herritarrei. Eta horrela izan da. Mari Domingi lehenago iritsi da Olentzero baino, eskaileretan gora estropezu egin baitu Olentzerok. Jende asko zegoen plazan euren zain, eta Jose de Azpiazu musika eskolako ikasleek musika eginez girotu dute bikotearen ongietorria.

Balkoitik,ordurako plazan zeuden herritarrak agurtu dituzte Olentzerok eta Mari Domingik. Datozen egunak ondo pasatzeko deseatu eta oparirik hoberena norberaren burua dela esan diete plazan zeuden umeei zein nagusiei. 

Udaletxeko harrera egin ostean, auzorik auzo ibili da bikotea arrazoi bategatik edo besteagatik plazara ezin joan eta etxean dauden umeak agurtzera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak