Olaitturrikoak, domekako estreinaldirako prest

Mireia Bikuña 2021ko abe. 23a, 19:02

'1562. Lope Agirreren estatua' antzezlaneko aktoreak

Gaurko, aurre-estreinaldiaren ostean, domekan (19:00, Santa Ana) egingo dute 1562. Lope Agirreren estatua antzezlana, herritarren aurrean. Iñaxio Irizarrek idatzi duen obran, konkistatzaile oñatiarraren estatua jartzeko ideia arrazoitu edo baztertu egingo dute.

Jorge Oteizaren burutazioa izan zen Lope Agirreren eta Urtsuaren estatua bana ipintzea, haien jaioterrietan. Ideia horretatik tiraka dator Olaitturrikoen antzezlana.

Kolonizazio garaira begira ipinita, osoko bilkura bat irudikatuko dute. Agintariak eta herritarrak egongo dira aretoan, estatuaren aldeko eta kontrako iritziak emateko. "Lope Agirrereriko jarrera ezberdina zuten herritarrek. Aldekoak eta kontrakoak zituen. Pertsonaiak egin zituenak justifikatzen zituztenak zeuden, eta baita, haiek salatzen zituztenak. Eta, hori irudikatuko dugu taula gainean", esan du eskribau papera egiten duen Juan Mari Elortzak.

Antzezlanak zazpi agerraldi ditu, eta horien artean bertsoak kantatuko dituzte. Azken agerraldian, Bozketa delakoan, jakingo da ze erabaki hartzen den osoko bilkura horretan. Andres Zabalak gorpuzten duen Kondearen kalitatezko botoak izango du zerikusirik. "Bukaeran erabaki bat hartzen dugu estatuaren gainean".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak