Oraindik gasik gabe jarraitzen dute Errekalde 21 atariko bizilagunek

Oihana Elorza Gorostiza 2021ko abe. 23a, 10:59

Suhiltzaileen kamioiak atzo gauean Errekalden.

Gas usaina hartu eta horren berri eman zuten atzo gauean Errekalde 21 atariko bizilagunek. Ertzaintza, suhiltzaileak eta udaltzainak joan ziren hara eta arketa batetik gas usain handia zetorrela baieztatu zuten. Gaseko teknikari batek arazoa balbula batean zegoela ikusi zuen. Gaur goizean dira arazoa konpontzekoak.

Udaltzainek baieztatu duten moduan, 20:55ean deitu zien Ertzaintzak, Errekalde 21 atarian gas  usaina zegoela esanaz. Bertaratu zirenean, hiru bizilagunek adierazi zieten egunean zehar gas usaina hartu zutela. Hara joanda zeuden suhiltzaileek gasaren arketa bat zabaltzean baieztatu zuten usain handia hartzen zela han. Errekalde auzoko 19 eta 21 atarietako bizilagunei leihoak ixteko eta kalera ez irteteko eskatu zieten udaltzainek, eta ingurua zinta batekin babestu zuten oinezkoak handik ez pasatzeko; zirkulazioa kontrako noranzkotik bideratu zuten.

Gaueko hamar térdiak inguruan gaseko teknikari bat joan zen egoera aztertzera eta arazoa balbula batetik zetorrela ikusi zuen. Errekalde 21eko bizilagunak gas barik gelditu ziren eta horrela jarraitzen dute oraindik bertako bizilagun batek GOIENAri konfirmatu dion moduan. Goizean zehar dira konpontzekoak arazoa, baina oraindik gasaren hodi  jeneralak itxita daude.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak