Hiru hitzordu ditu Oñatiko musika bandak aurtengo Gabonetarako: bihar, abenduak 24, Gabon kanten emanaldia egingo du, ohiturari jarraituz. Kontzejupean izan ordez, baina, plazako frontoian izango da, 19:00etan. Urteko azken egunean ordu berean egingo duen kalejira, oraingoz, mantendu egiten da.
Hirugarren hitzordua urtarrilaren 6ko kontzertua da. Musika Bandaren 'Gutiziak' denboraldiko bigarren kontzertua izango da: "Klasiko handiak". Zubikoa pilotalekuan izango da, 13:00etan, baina gonbidapenak aurrez hartuta joan ahal izango da. Txokolateixan har daitezke.