Aurrekontuak negoziatzeko EH Bilduk borondaterik ez duela izan salatu du EAJk

Oihana Elorza Gorostiza 2021ko abe. 23a, 09:39

Dio "aurrekontu itxia" izan dela EH Bilduk aurkeztutakoa eta ez dutela izan tarterik beraien proposamenak finantzatzeko. Hala ere, euren ekarpen guztiak egingarriak direla adierazi du prentsa oharrean, baina Udal Gobernuak ez duela horretarako borondate politikorik.

Kontrako botoa eman zion EAJ-k EH Bilduk aurkeztutako aurrekontuei eta horren arrazoia "EH Bilduk duen konpromiso falta" izan dela dio komunikabideetara bidalitako prentsa oharrean. Dio beraiek egindako 19 emendakinetatik bakarra onartu zutela, 15.000 eurokoa:  "Aurkeztutako zuzenketa askori EH Bilduk emandako erantzuna izan da aurrekontuetan aurreikusita dauden beste partida batzuekin egingo direla. Ez da legealdi honetan erantzun  hau jaso dugun aurreneko aldia izan, eta ikusi ahal izan dugun moduan, ez da nahikoa. Aurrekontuetan idatziz islatzen ez bada, ez dago EH Bilduren konpromiso irmorik; hau da, gure proposamen horiek ez dira gauzatzen".

Gaineratu dute euren proposamenak inbertsioetarako dagoen diruaren %17a dela, gutxi gorabehera. Udal Gobernuan dagoen taldeak "aurrekontu itxia" aurkeztu duela diote eta jeltzaleek euren proposamenak finantzatzeko aukerak planteatu dituzten arren, EH Bilduk ez duela "borondate politikorik". 

Boto emaileen %40aren aukera izan direla ere gogorarazi dute eta "Oñatiren eta oñatiarren beharrei erantzuten" jarraituko dutela.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak