3.700 euro zozketatuko ditu Txandak abenduan

Oihana Elorza Gorostiza 2021eko abenduaren 21a

Herriko denda eta komertzioen elkarteak, Txandak, martxan jarri du aurtengo Gabonetako kanpaina. Abenduaren 28ra bitartean erosketak Oñatiko dendetan egiten dituzten bezeroek 20, 50, 100, 200 eta 500 euroko erosketa txartelen zozketan parte hartuko dute; guztira, 3.700 euro zozketatuko dituzte.

Zozketan parte hartzeko, erosleak bere erosketa txartelean izen-abizenak eta telefono zenbakia jarri eta papera zozketarako kutxan sartu baino ez du egin behar. Zozketa abenduaren 29an egingo dute eta sariak 31n jasoko dituzte. Sariak opari-kaxetan daude eta sarituek ausaz hartuko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak