Aurten ere Gabonen testuinguruan apaindutako establezimenduetako erakusleihoen lehiaketa egin dute Oñatin. Hemeretzi izan dira ekimenean izena eman eta lehiaketan parte hartu duten herriko komertzioak. Adituen epaimahaiak hiru sari banatuko ditu, 500, 300 eta 200 eurokoak. Horrez gain, 'Herritarren saria' ere egongo da, eta gaur da bozka emateko azken eguna. Udalak oraindik ez du jakitera eman zein izango den sari banaketaren formatua; testuinguruaren arabera hartuko du erabakia.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.