Udana itxita egonda, sarrera eta irteera bakarra du momentuan Oñatik eta Garibai auzoan egiten ari diren biribilgunean semaforoak jarrita, auto ilara luzeak sor daitezke. Hori ikusita, hor egin behar dituzten asfaltatze lanak gauez egitea eskatu du Udalak, baina "lan segurtasunagatik arriskutsua" izan daitekeelako, baztertu egin dute ideia hori eta egunez egitearen alde egin.
Bihar, eguaztena, 10:00etan jarriko dituzte semaforoak bertatik pasako diren ibilgailuen zirkulazioa erregulatzeko. Momentu puntualetan, baina, zirkulazioa eskuz, seinaleekin, erregulatuko dutela baieztatu diote Udalari obrako arduradunek.