500 euro irabaziko ditu herritarren denda gustukoenak, eta parte hartuko dutenen artean 200 euroko saria zozketatuko dute. Abenduaren 16a da botoa emateko azken eguna.
Erakusleihoen konposizioa, argiztapena, kolorea eta originaltasuna izango ditu kontuan epaimahaiak, 500, 300 eta 200 euroko hiru sari banatzeko. Joan den urtean moduan, ez da ekitaldirik egingo, komertziora bertara joango dira sariarekin eta eskura eman dendariari. Hilaren 17an izango da hori, 18:00etatik aurrera.