Goizean Tolosan izan den ziklo-kroseko 'Pablo Arzuaga I. memoriala' lasterketa irabazi du Arrikrutz-Aloña Mendi (Ulma) taldeko Aimar Madina oñatiarrak, gazte mailan. Bere taldekide diren Xabat Castaños eta Markel Zubiak 9. eta 16. postuan amaitu dute, hurrenez hurren. Kadeteen kategorian, Alex Beristainek 6. postua lortu du.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.