33 eragiletako 40 herritar izan dira 'Aulkiak' egitasmoan

Oihana Elorza Gorostiza 2021ko abe. 7a, 09:15

'Aulkiak' egitasmoko saioetako baten.

'Aulkiak' egitasmoaren balorazio positiboa egin du Udaleko Partaidetza eta Garapen Komunitarioko Departamentuak. Diote hainbat kolektibotako 40 pertsonak hartu dutela parte, asko inplikatu direla parte hartzaileak, material ugari landu eta ekarpenak jaso zirela eta pozik daudela emaitzarekin. Hala, jarraipena izango du.

Azaroaren 19an, 20an eta 27an egin ziren 'Aulkiak' egitasmoko topaketok Eltzia eraikinean. Herriko 36 talde edo eragiletako 43 pertsonak eman zuten izena, kolektibo ezberdinetakoak, eta, horietatik, 33 talde edo eragiletako 40 pertsonak hartu zuten parte saioetan. Udaleko Partaidetza eta Garapen Komunitarioko saila balorazio positiboa egin du. Adierazi du hainbat dinamika gauzatu ziuztela gai ezberdinak lantzeko eta elkar ezagutzeko aukera ahalbideratu zutela. 

Hurrengo pausua izango da saio horietan jasotakoa aztertzea, ondorio zehatzagoak ateratzeko. "Kontuan izan behar da topeketena hasiera bat izan dela, eta, beraz, 'Aulkiak'-ek eman duenak hurrengo pausoak marrazten lagunduko du".

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak