Harri zati bat erori de errepidera Zubillagatik Elorregirako tartean

Arantzazu Ezkibel Galdos 2021ko abe. 5a, 16:03

GI-2630 errepidean, Zubillagatik Elorregirako bidean harri zati bat erori da mendi magaletik, Oñatirako noranzkoan. Ertzaintza eta Suhiltzaileak daude lekuan.

Arratsaldeko lehenengo orduan izan da lur-jausi txikia. Harri zati bat erori da GI-2630 errepidera, Hormigones SA ondoan, Oñatiko noranzkoan. 15:30etarako gerturatu dira suhiltzailek eta Ertzaintza lekura.

[19:00] Dagoeneko kendu dute harria errepidetik.

Abisu horia ezarrita dago

Gaur goizean euri zaparrada indartsuak egin ditu zenbait momentutan; harria eta ekaitza ere bota du gogor leku batzuetan. Hala ere, euriak ez du aparteko kalterik eragin Debagoienean.

Abisu horia ezarrita dago EAEn prezipitazio iraunkorrengatik 18:00ak arte.

Deba ibaia emari handiarekin doa gaurko egunean ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak