GI-2630 errepidean, Oñatiko sarreran, auto batek beste bat jo du 7:20 inguruan. Zauritu bat izan dela adierazi dute Ertzaintzatik baina bertan artatu dute eta ez du ospitalera eraman beharrik izan. Dagoeneko baztertu dituzte autoak errepidetik baina garbitze lanetan dihardute, eta ondorioz, auto ilarak sortu dira.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.