Barruko arropa berria, gizonezkoentzako kamiseta manga motzak, galtzerdiak eta kantzontziloak; gizon nahiz emakumeentzako txandal frakak, kamisetak eta sudaderak; bainuko eta kirol oinetakoak –39 eta 45 neurri artekoak–; tabako gorria, metxeroak, turroi biguna, seiluak –A tarifakoak–, sobreak, boligrafoak eta azazkal-mozteko txikiak eskatzen dituzte.
Parrokiako espetxe-pastoraltzak presoei laguntzeko material kanpainak jarri izan ditu martxan Gabon bezperako egunetan, eta aurten ere egin du. Egubakoitzera bitartean jasoko dute eskatutako materiala Hirukar liburu dendan, Sillero oinetako dendan eta Irizar estankoan.