Gauean elurra botatzen aritu ostean, zuri esnatu dira Arantzazu inguruko parajeak gaur goizean. Herritar askok aukera aprobetxatu eta elurrarekin gozatzeko asmotan bertarako bidea hartu dute gaur goizean. Errepideari dagokionez, eta elurra kentzeko makinak lanean ari diren arren, gurpil egokirik izan ezean ez igotzeko eskatu dute Oñatiko udaltzainek eta ertzainek.
2021 aza 28 Oñati
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.