Urbieta ondoan biribilgunerik ez dutela gura diote bizilagunek

Oihana Elorza Gorostiza 2021ko aza. 25a, 13:13

Biribilgunea egin gura duten tokia.

Abiadura murrizteko eta zirkulazioa hobetzeko aukerak  aztertzeko alegazioa aurkeztu dute Foru Aldundian. Asteburuan sinadurak batzen egongo dira herriko gune ezberdinetan.

Herri sarreran dagoen Urbieta baserriaren parean, GI-2630 eta Otadui zuhaiztiaren artean, biribilgune bat egiteko proiektua aurkeztu du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Inguru horretako bizilagunek, baina, uste dute biribilgune horrek arrisku gehiago ekar ditzakeela abantailak baino, eta Aldundiari eskatu diote beste toki batean egiteko aukera aztertzeko. Sinadurak batzen hasi dira.

Sinadurak batzen

Errepide horretan ibilgailuek hartzen duten abiadura gutxitzea da biribilgune hori egitearen arrazoia, bizilagunen esanetan. "Horixe esan digu Aldundiak. Guk uste dugu, ordea, abiadura moteltzeko beste bide batzuk ere egon daitezkeela, agian. Esaterako, Garibai eta Santxolopeztegi auzoen artean irlatxoak jarri dituztenetik nabarmen igartzen da abiadura moteldu egin dela gune horretan. Bestalde, beherago edo gorago zergatik ez duten egiten ere ez dakigu. Ez dute azterketarik egin, eta guk horixe eskatzen dugu. Gutxienez, beste gune batzuk edo abiadura gutxitzeko beste bide batzuk aztertzea. Biribilgunea hor eginda, San Pedro aldetik datozen ibilgailu guztiek bertatik pasa behar dute Zubillaga aldera joateko, adibidez, eta gune horretan zirkulazio handiagoa egotea ekarriko du horrek".

Euren kezka eta eskaera zabaltzeko sinadura bilketa hasi dute aste honetan bizilagunek eta domekara bitartean horretan jardungo dute. Bihar, egubakoitza, arratsaldean plazan, kontzejupean, –16:30etik 19:00etara– eta Urgain Errekalde eskola kanpoan izango dira, adibidez –16:30etik 17:15era–. Zapatuan, berdura azokan eta kontzejupean -08:00etatik 12:00etara–; eta domeka eguerdian, plazan –12:00etatik 14:00etara–.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak