LPK bikoarentzat publikoaren saria, Kameratoian

Oihana Elorza 2021eko azaroaren 24a

Iñigo Madinak eta Xabier Urbinak (LPK taldea) eskuratu dute –Aitta lanarekin– publikoaren saria Euskaltzaleen Topaguneak, Lekeitioko Euskal Zine Bilerarekin batera, antolatzen duen Kameratoia ikus-entzunezko rallyan, aurkeztutako hamasei lanen artean.

Gaia eman –mugimendua– eta 36 ordu izan zituzten parte-hartzaileek laburrak prestatzeko –itsasontzi bat porturatzen ageri zen bideo pasartea ere erabili behar zuten–. "Lanpetuta genbiltzan, eta pentsatu genuen zerbait sinplea egitea, baina ideia sakon batekin", zioen Urbinak, sariarekin gustura. Kameratoia.eus webgunean daude ikusgai lanak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak