Hegazkin taldea domekan, gaztetxeko 'matinee'-an

Oihana Elorza Gorostiza 2021ko aza. 24a, 13:01

Hegazkin taldea Bergarako Seminarixoan.

Hegazkin taldeak joko du domekan Antixena gaztetxean, matinee-an, 12:30ean. Bi musikarik osatzen dute taldea, sintetizadoreak, gitarra elektrikoak eta ahotsa erabiliz. Sarrera da bost euro, hiru langabeek.

Alayn Carazo Iturriaga bergararrak (sintetizadoreak eta gitarra elektrikoa) eta Iosu Isaias Villanueva Castro Isuo urretxuarrak (ahotsa) osatzen dute Hegazkin taldea. Sintetizadoreak, gitarra eta ahotsa erabiltzen dituzte euren kantuetan baina diote ez dagoela elektronika-zalea izan beharrik euren emanaldiez gozatzeko.

Ekainean atera zuten Haize beltzak disko eta diote pozik daudela lortu duten emaitzarekin, erritmo eta baxu sendoekin ahots melodikoa nahastuta. Disko horretako piezak eskainiko dituzte domekan Antixena gaztetxean egingo duten emanaldian. Matinee egitasmoaren barruan da kontzertua, 12:30ean. Sarrera bost euro izango da, hiru langabeek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak