Espainiako txapelketan lehiatuko da Kepa Aldekoa asteburuan Mallorcan

Oihana Elorza Gorostiza 2021ko aza. 24a, 17:30

Espainiako absolutuen txapelketa jokatuko da Mallorcan asteburuan eta han lehiatuko da Kepa Aldekoa igerilari oñatiarra. 200 metro bizkarreko proban hartuko du parte, egubakoitzean.

Asteburuan Mallorcan egingo den Espainiako absolutuen txapelketan hartuko du parte Aloña Mendi taldeko Kepa Aldekoa Izura igerilari oñatiarrak, 25 metroko igerilekuan. Sasoi onean dago Aldekoa; zapatuan Bergaran jokatu zen neguko ligako hirugarren jardunaldian oso ondo aritu zen, denborak onak egitez bizkar estiloan zein librean. Bizkarrez igeri egiten eroso sentitzen da bera eta estilo horretan arituko da Mallorcan, 200 metroko distantzian.

Taldeko parte-hartzaileak lehiatuko dira asteburuko txapelketa horretan eta Aloña Mendiko igerilari moduan joango da oñatiarra. Abenduaren 3an, berriz, Euskadiko selekzioarekin joango da Castellon-en egingo duten nazioarteko lehiaketara. Ane Madina Garate ere joatekoa da hara, Gipuzkoako selekzioarekin bera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak