Herriko Euskaraldiko taldearen eta ikastetxeen zein guraso elkarteen laguntzarekin gauzatu gura da hemen. Astean aurkeztu zaie ekimena eragile horiei, Euskaldun Berria gelan, eta asmoa zein den azaldu: adin horretan dauden umeekin harreman zuzena duten eta hizkuntza transmisioan eragina duten helduen hizkuntza-praktika aldatzea eta euskara gehiago erabiltzeko aktibazio ekimena gauzatzea.
Proposamena da ariketa hau azaroaren 22tik abenduaren 5era egitea, baina epe luzerako ekimena izatea da, berez, asmoa, Xabier Zabaleta Udaleko Euskara teknikariak azaldu duenez, eta orain sare txiki bat osatu eta gero ere landu eta indartu daiteke, helduek euskara erabiltzeko umeen aurrean.