Aitor Biainen gidaritzapean emanaldi berezia eman du Oñatiko Musika Bandak

Josu Bilbao Atxutegi 2021eko azaroaren 21a

Inaxio Ibarrondoren lekukoa hartuta, lehenengo aldiz zuzendu du Aitor Biainek banda, Zubikoa pilotalekuan. Munduan zehar emanaldia eskaini du bandak, munduko txoko ezberdinetako doinuak biltzen dituen kantu-sorta, alegia.

Zubikoa pilotalekuan bildu diren ikus-entzuleek Aitor Biain zuzendariak gidatutako Munduan zehar kontzertuaz gozatu dute. Lehenengo aldiz gidatu du Oñatiko Musika Banda Biainek, Inaxio Ibarrondoren lekukoa hartu ostean. Gainera, bandako kideek uniforme berria estreinatu dute gaur.

Gulliverten bidaiak, Free world fantasy, Titanic, Orient Express, Munduari bira 80 egunetan edota Karibeko kontzertuko piezak eskaini dituzte, besteak beste, Zubikoan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak