Elkartasun jaialdia antolatzearen arrazoiak eman dituzte: "Irailaren 2an, Errotxapeako gaztetxearen harira ehun pertsonatik gora identifikatu, sei atxilotu, isunak jarri eta epaiketa prozesu bati hasiera eman zioten. Hala, Erraki –langile kontrolpeko espazioen babes sarea– eta hari lotuta dagoen Errotxapeako gaztetxeak, gertakari horien ondorio ekonomikoei aurre egiteko kanpaina nazional bat abiatu dute Euskal Herriko zenbait gunetan". Zapatuan egingo dituzte lehen elkartasun egunak eta Oñatin ere antolatu dute.
Egitaraua
Hona hemen biharko antolatu duten egitaraua:
- 11:00-14:00: A calles masiboa eta pilota partiduak; herriko zein kanpoko pilotariak ariko dira, gizonezkoak eta emakumezkoak.
- 14:30: Bazkaria Antixena gaztetxean; bazkalostea girotuko dute herriko bertsolariek bertso bingoarekin.
- 18:00: Elkarretaratzea, plazan.
- 19:00: Kontzertuak gaztetxean; sei talde: Txakurrak, Balarasa, Leekore, Libertad Condicional, Illuntzean eta Rodeo.
Eguneko bonuak eta sarrerak Oñatiko Boga eta Ona tabernatan dituzte salgai: 7 euro kontzertuetarako sarrerak; 8 euro bazkarikoak; eta 12 euro bonuak (kontzertuak + bazkaria).