Gutiziak denboraldi berriko lehen kontzertua eskainiko du domekan Oñatiko Musika Bandak. Iñaxio Ibarrondo zuzendariaren agurraren ostean, Aitor Biainek hartuko du bandako batuta domekan lehendabizikoz programa osoa zuzentzeko, eta, hain zuzen, "pozik eta gogotsu" dagoela azaldu du.
Berrikuntzekin datoz
Munduan zehar kontzertuan sei pieza eskainiko dituzte zuzendari berriaren gidaritzapean, eta bidaia egingo dute Europatik, Txinatik, New Yorketik... itsasontziz, trenez eta aireko globoz.
Nobedade bezala, zuzenekoan perkusio set-a nahikotxo handitu dute eta zuzendariak dio publikoak ere nabarituko duela hori. Instrumentu berriak ere sartu dituzte, eta taldea "berrituta" entzun ahal izango da Zubikoan, domekan, 13:00etan.
Gainera, uniforme berria estreinatuko dute denboraldiko lehen kontzertu honetan; beraz, irudi aldaketa ere atzemango da.
Ez da behar sarrerarik eta doan sartu ahal izango da kontzertuaz gozatzera.