Zapatuan zen Tomax pailazoa Oñatira etortzekoa Urgain Errekaldeko guraso elkarteak gonbidatuta. Baina COVID-19aren bilakaera ikusita, ikuskizuna beste egun batean antolatzea erabaki dute. Sarrerak erosita dituenari dirua bueltatu diote, eta data berria jartzen dutenean berriz jarriko dituzte salgai sarrerak.
Sarreren dirua Zuazola Institutuaren aurrean bueltatuko dute zapatuan, hilak 20, 16:30etik 17:00etara eta 18:00etik 18:30era bitartean.