"Herri mugimendua indartu eta aktibatu" du helburu Oñatiko Ernaik

Oihana Elorza Gorostiza 2021ko aza. 14a, 17:48

Zapatu arratsaldean egindako aurkezpenean.

2021-2022 ikasturterako duen plangintza azaldu zuen atzo Oñatiko Ernaik, zer landu eta lana nola egiten duen azaltzearekin batera.

"Uste dugu herri osasuntsu batek herri mugimendu indartsu eta bizi bat behar duela, eta talde moduan dugun helburu nagusietako bat da herri mugimendua indartzea eta aktibatzea". Horixe Oñatiko Ernaik atzo egindako aurkezpenean esandakoa. "Honekin lotuta, Antixena gaztetxeko proiektua beste zenbat eragilerekin aurrera ateratzea eta herriko ekimenetan parte hartzea gure eginkizunetako bat dala uste dugu". Aurrera begira zenbait gai jorratzen jarraituko dutela diote, hala nola: presoen egoera plazaratuz, borroka feminista elikatuz eta ekologismo landuz.

Atzo, zapatua, egin zuen aurkezpena Oñatiko Ernaik, Antixena gaztetxean egun osoko egitaraua prestatuz. Nondik datorren eta zein lan eta nola egiten duten azaldu zuten goizeko mahai inguruan eta ikasturte berriari begira dituen asmoen aurkezpena egin bazkal ondoren. Horren ostean musika kontzertuak izan zituzten gaztetxean: Mentertz, Gora etorri, Lizartxo eta Dj Azido. "Oso baloraziño positiboa egiten dugu. Eguna primeran joan zen, jende asko gerturatu zen. Eskerrak eman guna genieke gerturatu ziren denei eta hau posible izateko lagundu zigun gure komunitate osoari".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak