Mendi sailaren eskutik, hileroko irteerak eta federatu txartelak

Julen Iriondo M. de Zuazo 2021ko aza. 10a, 15:52

Mendi irteera bat.

Hilaren 21ean ekingo diete txangoei –pandemiak eten zituen–; txartela, berriz, bihar, eguena, eta datorren eguaztenean, hilak 17, egin ahalko da.

Atzo izan ziren Aloña Mendiren bulegoetan federatu txartelak egiten, eta bihar, eguena, eta datorren eguaztenean ere izango da aukera, 19:15ak eta 22:30ak artean. alonamendi.mendi@gmail.com helbidera idatzita ere egin daiteke –hilaren 21a baino lehen–. 

Datu pertsonalez gain, federatu nibela (Euskal, FEDME) eta gehigarririk (frantziar Pirinioak, mundu osoa, mendiko bizikleta, pistako alpetar erako eskia, snowboarda) gura ote duten galdetuko diete txartela egitera doazenei. Aurtengo federatuei berez berrituko diete txartela –baja emateko edo baldintzak aldatzeko eskatu ezean–.

Hileroko irteerak

Bestetik, hurrengo domekan, hilak 21, berrekingo diete pandemiagatik etendako federatuentzako hileroko mendi irteerei. Oñatiko mugarrien ibilbidearen hirugarren zatia egingo dute, Barrendiola eta Arantzazu artean –Arriurdin, Artzanburu eta Enaitz igoko dituzte; 15 kilometro, 1.000 metroko desnibela–. Aloña Mendi tabernan eman behar da izena –hilaren 18a, azken eguna–.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak