Oñatiko EH Bilduk datorren azaroaren 20an Bilbon egingo den manifestaziorako dei egin du, "euskal independentisten" hitzordu garrantzitsua dela esanan: "Helburu politiko argia duen ekimen politikoa da: estrategia independentistak bere gaitasun mobilizatzailea berreskuratzea, eta jarduera instituzionalaren gehigarri bilakatzea".
Datari begira, azaroaren 20ko mobilizazioa ez dela manifestazio bat gehiago izango dio: "A-20a Franco hil zen eguna izan zen, baina gaur egun,frankismoa eroso ikusten dugu Estatuaren botere organoetan ezarrita. Santi eta Josu ere hil zituzten Estatuaren terrorismoaren bidez, egun oraindik aitortu ez duten estatu terrorismo bera. Horregatik, Bilbokoa ere memoria eta iragana izango da. Etorkizunarenalde borroka egitea, memoria ariketarik sendoena delako". Gaineratu du konpromisoa "gure komunitatean sustraituta dagoen balore nagusietako bat" dela. "Berari esker heldu gara honaino, eta hala jarraituko dugu aske eta berdinen Euskal Herria lortu arte".
Autobusak
"Beste fase baten hasiera" izan gura du hilaren 20ko manifestazioa EH Bilduk eta hara joateko autobusak antolatu ditu Oñatiko taldeak: hamar euro da txartela, bost euro langabe eta ikasleek. Autobusa 15:30ean irtengo da MUren enpresagintza fakultateko aparkalekutik.