Baquw txirrindulari taldeko kide izango da Aimar Erostarbe (Aloña Mendi) oñatiarra hurrengo denboraldia. 2022ko taldea osatuko duten ziklisten artean aurkeztu du Baquw taldeak Erostarbe.
Danel Casais (Ampo), berriz, Laboral Kutxa taldean aritu da hurrengo denboraldian. Euskadi Fundazioko Laboral Kutxa talde amateurrak bederatzi txirrindulari fitxatu ditu eta guztira 19 txirrindulari izango ditu hurrengo denboraldian, 23 urtez azpikoak guztiak eta horietako bat da Casais.