'Core Stretch' probatzeko aukera eta pilates oihalak ikastaroan izena emateko epea zabalik Zubikoan

Oihana Elorza Gorostiza 2021ko aza. 10a, 09:39
Pilates ariketak egiten.

Pilates Oihalak ikastaroko hastapeneko talde berria sortu da eta izen ematea zabalik dago zapatura arte. Eguenean, bestalde, core stretch probatzeko ate irekiak egingo dituzte.

Zubikoa kiroldegiko goizeko taldekako Fitness eskaintza indartu eta beste zenbait osatzeko ate irekiak ari dira egiten aste honetan kiroldegian. Bihar, eguena, esaterako, core stretch probatzeko aukera egongo da, 17:15ean.

Pilates oihalak ikastaroko talde berria ere sortu dute eta izen-ematea zabalik egongo da hilaren 12ra arte. Ohiko pilates ariketez gain, oihalarekin egiten diren ariketak ikasteko aukera eskainiko du ikastaro horrek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak