Lana, osasuna eta kalitatezko zaintzaren alde ere oihu egingo dute pentsiodunek zapatuan, Euskal Herriko pentsiodunen mugimenduak deituta. Oñatikoek bat egin dute deialdiarekin eta Donostian, 12:30ean, Alderdi Ederretik aterako den manifestaziora joateko autobusa antolatu dute. Arrano eta Olakua tabernetan eman behar da izena.