Martin Uriarte 21. postuan helmugaratu da Donostiako Krosean

Itziar Larrañaga Sarasola 2021eko azaroaren 8a

Martin Uriarte Donostiako Krosean (Argazkia: Aloña Mendi Atletismo Saila)

Atzo, domeka, 65. Donostiako Nazioarteko Krosa ospatu zen Lasarteko zalditegian. Aloña Mendi taldeko korrikalari Martin Uriartek 16 urtez azpikoen gizonezkoen lasterketan parte hartu zuen, 2.600 metroko proban. Oñatiarra 21. postuan iritsi zen helmugara 9 minutu eta 12 segundoko denborarekin.

Astebete lehenago, urriaren 31n, 36. Laudioko Ibar krosean, 16 urtetik beherakoentzako 1.640 metroko proban ere hartu zuen parte Uriartek. Bertan 7. postuan sailkatu zen, 5 minutu eta 4 segundoko denborarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak