Hiru istripu, hamabi orduan, Elorregi eta Zubillaga artean

Itziar Larrañaga Sarasola 2021ko aza. 8a, 09:46

Goizaldeko 02:30ean istripua izan zuen autoa errepide bazterrean.

Hainbat istripu izan dira asteburuan Debagoieneko errepideetan, horietatik hiru Elorregi eta Zubillaga batzen dituen GI-2630 errepidean, egubakoitza eta zapatua bitartean. Lehena egubakoitzean 14:15eak aldera gertatu zen, bigarrena 15:45ean, eta, hirugarrena, goizaldeko 02:30eak aldera.

Eguneko lehen istripuan Oñatitik Elorregira zihoan auto bat irauli zenean gertatu zen, Elorregiko autobus geltoki parean hain justu ere. Ke dezente irten zen autotik, hala ere, ez zuen surik hartu. Autoa errepidetik kendu eta garbiketa lanak amaitu artean, ilara luzeak sortu ziren errepidean.

Bigarrenen istripuan ere auto bat irauli egin zen eta gidaria Debagoieneko Ospitalera eraman zutela jakinarazi zuen Ertzaintzak. Kasu horretan ere, auto ilara luzeak sortu ziren.

Azkenik, goizaldeko 02:30eak aldera gertatu zen hirugarren istripua. Hormigones S.A alboan errepidetik irten zen auto bat. Gidaria, badaezpada, Debagoieneko Ospitalera eraman zutela baieztatu du Ertzaintzak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak