Bederatzi goleko aldea lortzera heldu ziren Eharialdekoak, hala ere, atsedenaldira 11-15eko emaitzarekin joan ziren. Ostean partiduaren gidoia ez zen askorik aldatu, aurkariak erasoan azkar eta fin ibili ziren baloia mugitu eta hutsuneak bilatuta Aloñakoen defentsan. Azken 5 minutuetan erritmoa pixka bat moteldu zen eta markagailuan apur bat gerturatzea lortu zuten etxekoek.