Euskal Herri mailako protagonistak ekarri ditu Zarramarraren umoreak

Maider Arregi 2021eko urriaren 30a

Zarramarraren umoreak herri mailako umorea albo batera utzi gabe, Euskal Herri mailako protagonistak izan ditu ardatz bigarren denboraldiko lehen saioan.

Bigarren sasoi honetako lehen gonbidatuak Arantxa Moñux, Ane Aseginolaza, Xabier Alkiza eta Iker Bengoetxea izango dira, Nobitari, Doraemoni, Lufiri eta Euskalteleko publizitateari ahotsa jartzen dieten bikoiztaileak, hain zuzen ere. Euskal Herri mailako protagonista hauen bitartez, gaur egun euskal bikoiztaileek bizi duten egoera ere azaleratu zuten atzo aurkeztutako lehen saioan. Protagonisten hitzak jasotzen dituen erreportajea ikusgai izango duzue azaroaren 2an Hemen Debagoiena saioan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak