Bi aste igaro dira herriko komertzio eta ostalaritzako establezimenduetan bonuak erabiltzeko kanpaina martxan jarri zutenetik eta orain arte izandako erantzunarekin pozik daude udal ordezkariak. Dagoeneko 1.700 herritarrek dute eskuratua euren bonua, eta, horri esker, 130.000 euroko erosketak ahalbidetu dira. "Pozteko moduko berria da, oñatiarrek herriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen alde duten jarreraren adierazgarri. Finean, gisako establezimenduak dira herriari bizia, argitasuna, konfiantza, gertuko hartu-emana... eskaintzen dizkiotenak", Xabier Igartuaren hitzak, Sozioekonomiako zinegotzia.
Guztira, 30.000 euro bideratu ditu udalak diruz lagundutako erosketa bonuen kanpaina honetara. Zehatz esanda, kanpainara bideratu den laguntzaren bi herena da erabilia dago eta denda batzuetan agortu dira dagoeneko, baina oraindik gelditzen dira. Oraindik badago bonuak eskuratzeko aukera. Gura duenak, oñati.bonoak.eus webgunean edo kanpainarekin bat egina duten establezimenduetan eskuratu ahal izango du berea. Gehienez ere, 75 eurokoak dira bonuak eta bakoitzak, %20ko diru laguntza du Oñatiko Udalaren partetik.