'Harira' saioan izango da Oñatiko alkate Izaro Elorza, hurrengo martitzenean

Oihana Elorza Gorostiza 2021ko urr. 27a, 10:13

Izaro Elorza Arregi, Oñatiko alkatea azken 'Harira' saioan.
Eneko Azkaratek eta Goiatz Aranak zuzendutako galderei erantzungo die Izaro Elorza alkateak datorren martitzeneko 'Harira' telebista saioan. Herritarrek ere bidali ahal izango dizkiote galderak. EAJ-k uko egin dio parte hartzeari.

Debagoieneko udaletan ordezkatuta dauden alderdi politikoetako ordezkariei ahotsa eman eta mahai-inguruak egiten ari da Harira saioa denboraldi berrian, Eneko Azkarate eta Goiatz Aranarekin. Datorren astean Oñatiri eskainiko zaio. Izaro Elorza izango da mahaiaren bueltan azaroaren 2ko saioan. Ainhoa Galdos EAJren bozeramailea ere gonbitatu dute, baina Oñatiko EAJk uko egin dio saioan parte hartzeari.

Herritarrek ere izango duzue zuen gaiak edo galderak proposatzeko aukera. Horretarako bideak dira: berriak@goiena.eus helbide elektronikoa erabilita eta eta Whatsapp edo Telegram bidez: 688 69 00 07. Galderak bidaltzeko azken eguna: igandea, urriak 31.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak