Lope Agirre duela 460 urte "Espainiako Erregeren armadak erail zuela gogoratu eta salatzeko" ekitaldia egingo dute eguaztenean, eta haren "matxinada goratuko". Agirre, 1561ean marañoiekin batera Amazonasen gora zihoala Espainiako Errege Felipe II.ari haren zerbitzura ez zuela jardungo jasotzen zuen gutunaz eta historiako liburuetan bere izenak duen tokiaz jardungo dute, besteak beste.
Ekitaldi laburra izango da: prestatutako testu bat irakurriko dute eta kantu pare bat ere joko dituzte. Lope Agirre kalean izango da, 19:00etan, bere omenezko irudia dagoen tokian.
Ekitaldi honen harira, bestalde, Oñatiko Sare Feministak "kezka eta ardurak" dituela azaldu du. "Hanka sartzea" iruditzen zaio "gaur egungo irakurketa ideologikoaren baitan bere kolonizatzaile izaera bigarren mailan uztea; noski, ezkerreko ikuspegitik ari bagara, behintzat". Gaiari "konplexutasunez heldu" eta "autokritika" egin behar dela uste du eta, hain zuzen ere, testu honetan jaso du bere hausnarketa.