Alebin mailako igeriketa lehiaketa egongo da bihar arratsaldean Zubikoan

Oihana Elorza Gorostiza 2021eko urriaren 22a

15:30etik 17:30era bitartean izango da lehiaketa eta bitarte horretan igerileku handia itxita egongo da ohiko erabiltzaileendako; txikiko ikastaroak normal egingo dira.

Oñatikoaz gain, Legazpiko, Azpeitiko, Azkoitiko eta Bergarako igerilariak lehiatuko dira bihar Zubikoan egingo den igeriketa lehiaketan. Kategoria horretan ez daude igerilari asko eta proba ez da luze joango; 15:30etik 17:30era.

Harmailetan jendea egon ahal izango da; 99 pertsona, denak maskararekin.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak