Bihar jarriko dituzte salgai 'Zarramarra' ikuskizunerako sarrerak

Amaia Txintxurreta Guridi 2021ko urr. 21a, 10:58

Lehenengo denboraldiko 'Zarramarra' ikuskizuneko une bat.

Datorren egubakoitzean, hau da, hilaren 29an, 22:30ean Santa Anan hasiko da Zarramarra ikuskizunaren bigarren denboraldia. Sarrerak bihar 10:00etan jarriko dituzte salgai ohiko tokietan.

Zarramarra ikuskizunaren bigarren denboraldia "inoiz baino indartsuago" datorrela adierazi dute antolatzaileek eta aurreratu dute Oñatitik Euskal Herrirako saltoa emango dutela oraingoan. Izan ere, estreinakoz, herrikoak ez diren gonbidatuak izango dituzte oholtzan: Arantxa Moñux, Ane Aseginolaza, Xabier Alkiza eta Iker Bengoetxea izango dira gonbidatuak; hau da, Nobitari, Doraemoni, Lufiri eta Euskalteleko publizitateari ahotsa jartzen dieten pertsonak.

Ikuskizunerako sarrerak bihar, egubakoitza, 10:00etan jarriko dituzte salgai ohiko tokietan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak