Herri batzarra egingo du Sortuk bihar, Arkaitz Rodriguez bertan dela

Mirari Altube Arrese 2021eko urriaren 19a

Sortuko idazkari nagusi Arkaitz Rodriguez.

Bi gai nagusi lantzeko egingo du herri batzarra Oñatiko Sortuk, bihar, eguaztena, 18:30ean, Santa Ana antzokian. Batetik Sorturen Kongresua izango dute berbagai: ponentzia politiko organizatiboaren aurkezpena eta eztabaida. Eta horretarako Arkaitz Rodriguez idazkari nagusia gonbidatu dute. Bestetik, herriko plangintza ere jarriko dute mahai gainean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak