Lizargarate Trikitizale Elkarteak antolatuta, Oñatiko XIII. Trikitixa Jaialdia ospatuko da zapatuan, urriak 23, Santa Anan, 17:00etan. Sarrerak gaur jarri dituzte salgai Txokolateixan (12 euro); mailez be eskatu daitezke mezua helbide honetara bidalita: lizargarateelkartea@gmail.com Pertsonako 5 sarrera hartu ahal izango dira, gehienez.
Zazpi talde eta bikotek parte hartuko dute aurtengo jaialdian: Oñatiko musika eskolako ikasleak; Xabi Arakama, Imanol Intxausti eta Iñaki Larrañaga; Leire Etxezarreta eta Eider Garro; Ander eta Xabi Malbadi; Mirari Azkune, Miren Errasti, Aintzane Agirrebeña eta Agur Mujika; Itsaso eta Izer; Maixa, Irati eta Eneritz.